Aurten nobedade gisa, gainera, udaberrian izanen da: maiatzaren 15etik 25era. Hamasei urtetik gorako herritarrentzako da, eta bi modutan har daiteke parte. Batetik, gurasoak norbanako gisa izena eman dezake Ahobizi edo Belarriprest rola hartuz eta, bestalde, haurraren eskola eta guraso elkartea xaxatu ditzake Euskaraldian modu aktiboan parte hartzera.
Ezagunak dira Ahobizi eta Belarriprest rolen konpromisoak. Lehenak, euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz eginen du, nahiz eta parean duen pertsonak gaztelaniaz erantzun. Belarriprestak, baliteke euskaraz hitz egiten ez jakitea, baina ulertzen du, eta berari euskaraz egitea nahi du, gainera. Horregatik aldiro erabakiko du euskaraz norekin, noiz edota non egin, baina euskara dakitenei harekin euskaraz hitz egiteko eskatuko die modu esplizituan.
Eta entitateek, eskolek zein guraso elkarteek adibidez, nola parte har dezakete? Bada, entitate bezala izena emanez eta konpromisoak hartuz:
- Guraso elkarte eta eskola bezala izena eman: https://euskaraldia.eus/entitateak/
- Entitateko kideei Euskaraldiaren berrieman eta Ahobizi edo Belarriprest izan daitezen animatu.
- Hausnartuzer den Euskaraldian parte hartzea, nola jokatu aukeratutako rolean , nola lagundu Euskaraldia garaian…
- Euskaraldia ikusgarri eginariketan parte hartzen dutela erakutsiz (txapa jantzi, barne eta kanpo komunikazioa landu, espazioak apaindu, eta abar).
- Gurasoek eta ingurune hurbileko helduek gaztelaniaz aritzeko ohitura baldin badute elkarren artean edo euskaraz dakiten gainerako helduekin, umeak ere joera hori har dezake. Hizkuntza ohiturahoriek euskarara aldatzea komeni da, eta egin daiteke. Umeek hizkuntzak erabiltzeko gizarte arauak eta horien arteko hierarkia ere barneratzen dituzte.
- Euskaraz erosoen sentitzen zareten moduan hitz egin: zuen euskalkian, herriko hizkeran, ikasi duzuen horretan… Umeak eskolan ikasiko ditu hitz egiteko modu formalagoak.
Gurasoak haurren eredu izan ohi dira, eta haien portaera asko seme-alabek bere egiten dituzte, besteak beste, hizkuntzekiko jarrerak eta portaerak, hau da, gurasoek hizkuntza bakoitza noiz, non, norekin… erabiltzen duten ikasiko dute, eta ziur aski, berdintsu jokatuko dute.
Umearentzat oso garrantzitsua da euskara etxeko hizkuntza izatea, horrela hizkuntza menperatzen joanen da, eta euskararekiko atxikimendu handiagoa izatea lortuko du. Kontuan izan behar da praktika dela gakoa, zenbat eta gehiago entzun eta hitz egin, orduan eta euskara maila hobea lortzen da, eta hori oso lagungarria izanen da ikastetxean landuko diren ikasgai guztietarako.
HAURREN AURREAN HELDUAK HELDU (bideoa)
Nerea Urbizu eta Kike Amonarriz (agian webgunean, sare sozialetan erabili daiteke)