Araitzen euskararen kontrako epaia salatzeko kontzentrazioa egin dute

Mailope Aldizkaria 2025ko uzt. 29a, 10:21

Araizko Udaletxearen aurrean bizilagun talde bat. Argazkia: Asier Arsuaga.

Uztailaren 19an Araizko Udaletxearen aurrean bizilagun talde bat batu zen, euskararen aurkako azken epaia salatzeko eta euskarak justizia behar duela aldarrikatzeko.

EAEko udal legeak, elebitasun simetrikoa gainditzeko eta euskara lehenesteko aukera eman zuen. Berriki emandako epaiak atzera bota ditu udal lege honen artikulurik gehienak, eskuin muturreko Vox alderdi espainiarraren eskariz.

UEMAko beste 118 udalerrietan bezala, Araitzen ere epai hau salatu eta euskaldunon eskubideen alde egiteko asmoa azaldu zuten, «Euskararekin bat lelopean», udaletxearen aurrean egindako elkarretaratze bidez.