Ekitaldiaren helburua parte-hartzaileak ingurune natural eta kulturalarekin harreman estuan jartzea izan zen.
Hasiera batean ibilbidea Gaintzako Kablearen Behatokitik abiatzekoa bazen ere -logistika arrazoiak medio- Intza bertatik atera zen Behatoki aldera. Aizti Ingurumen Zerbitzuetako teknikariak bertako natura eta lurraldearen historia azaldu zizkien bisitariei. Ondoren, Intzara itzuli eta bertan Perunea etxeko zaldiak ezagutzeko parada izan zuten. Zaldien sentsibilitatea eta haiekin sortutako lotura emozionala baliatuz, gizarteratzeari, ongizateari eta terapia-helburuei nola lagun diezaieketen azaldu zien Aukera ekinoterapiako Bittorrek.
Ekitaldian ikasitakoekin gustura, bisitariek irailaren 20an ibarrera itzultzeko asmoa adierazi zuten Araizko Kablearen Egunean.