Gaztetxoen bertso eskolan izena emateko epea zabalik da

Mailope Aldizkaria 2025ko ira. 8a, 16:23

Nafarroako Bertsozale Elkarteak, hainbat herri eta ibarretan martxan dituen bertso eskoletan izena emateko kanpaina abiatu du. Irailaren 26a bitarte egonen da izena emateko aukera eta urriaren lehenengo astean abiatuko dira eskolak.

Larraunen ere izanen da parte hartzeko aukera. Izen ematea telematikoki egin beharko da, ondorengo loturan dagoen formularioa betez, irailaren 8tik 26ra bitarteko epean. Gutxienez, 4 lagunek eman beharko dute izena talde bat osatzeko.

Ordutegia moldatzeko aukera ematen duten taldeetan izena emandako ikasleekin batera adostuko da behin-betiko ordutegia, behin izen emate epea bukatuta (denontzako egokia den egunik/ordurik bilatu ezean, gehiengoak posible duen orduan emanen da klasea). Eskolak urriaren lehenengo astean abiatuko dira.

Ikasturteko matrikularen kobraketa bi kuotetan egingo da, urrian eta otsailean, helbideraketa bitartez.

Hauek dira 2025/2026 ikasturteko matrikula prezioak:

  • Haurrak: 80€ (Ikasturte osoa)
  • Helduak: 140€ (Ikasturte osoa)

Izen ematearekin lotutako kontuetarako, bi komunikazio bide jarriko ditu martxan Nafarroako Bertsozale Elkarteak:

Gainera, matrikularekin kamiseta bat opari!