Norentzat
Arnasetik bideosormen lehiaketa euskararen arnasguneak osatzen dituzten udalerrietako gazteei zuzendua da (LH-5etik DBH-4ra). Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta UEMAk sustatutako ekimena da. Helburua: udalerri euskaldunetako gazteen hizkuntza ohituren inguruan gogoeta piztea, teknologia berrietara eta gazteen komunikazio-hizkuntzara egokituta.
Helburuak
- 
Gazteak arnasguneen garrantziaz ohartzea.
 - 
Arnasguneetako kide izatearen harrotasuna erakustea.
 
Parte-hartzea
- 
10-16 urte bitarteko edozein sortzailek parte har dezake, banaka edo taldeka.
 - 
Aurrez zehaztutako epeak eta irizpideak bete behar dira.
 
Epeak
- 
Lanak aurkezteko: irailaren 15etik urriaren 31ra.
 - 
Sari banaketa: azaroak 27.
 
Kategoriak eta lanen gaia
- 
A kategoria: LH 5-6 — Atzo eta gaur
Euskara oso aberatsa da, hainbat euskalki eta esamolde ditu. Belaunaldien artean batzuk galtzen ari dira. Bilatu zuen herriko esamoldeak eta gaur egungo baliokideak; erabili antzeztutako eszena batean. - 
B kategoria: DBH 1-2 — Casting-a
Arnasgune batean sartzeko casting batean zaudete. Zergatik aukeratu behar zaituztegu ia dena euskaraz egiten den herri batean bizitzeko? - 
C kategoria: DBH 3-4 — Herrimina
Herria utzi behar duzue (ikasketak, bizileku aldaketa…). Zer faltan botako duzue eta nola jarraituko duzue euskaraz bizitzen? 
Izen-ematea
- 
Lanak online aurkeztu behar dira: www.arnasagara.eus
 - 
“Parte hartu” galdetegia bete.
 - 
Artxiboak Internetera igo eta esteka gehitu galdetegian (2GB max.).
 - 
Zalantzak: arnasagara@gmail.com
 - 
Onartutako tresnak: WeTransfer, Google Drive, Tori.eus, Nextcloud…
 
Baldintzak
- 
Hizkuntza: euskara.
 - 
Iraupena: gehienez 2 minutu.
 - 
Formatua: horizontala edo bertikala.
 - 
Lanak ikasleek egindakoak izan behar dira.
 
Epaimahaia eta sariak
- 
Epaimahaia: sustatzaileetako ordezkariek osatua.
 - 
Publikoaren saria: bozketa bidez.
 - 
Aipamen berezia egon daiteke (ordainsaririk gabe).
 - 
Sariak jaialdiaren amaieran banatuko dira.
 - 
Irizpideak: aurreko baldintzak betetzea, euskararen erabilera, sormena, gidoigintza.
 
Hedapena
Antolakuntzak lanak hedatu ahal izango ditu lehiaketaren helburuak betetzeko. Irabazleen bideoak plataformetan eta ekitaldietan proiektatu ahal izango dira.
Oinarriak
- 
Parte-hartzeak oinarriak onartzea dakar.
 - 
Lanak Creative Commons lizentziarekin aurkeztu behar dira.
 - 
Musika: lizentzia librekoa edo propio sortutakoa.
 - 
Parte-hartzaileak adin txikikoak direnez, tutoreen baimena ulertutzat emango da.
 - 
Ez dira onartuko irainak, diskriminazioa edo errespetu gabeziak dituzten lanak.
 
Sustatzaileak
Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta UEMA.
Parte hartu
Izen-ematea ez da oraindik ireki: 2025-09-15 00:00:00