Joskintza tailerra eskainiko dute urriaren 6tik aurrera Araitzen

Mailope Aldizkaria 2025eko irailaren 18a

Joskintza tailerreko une bat.

Euskaraz Bizi Taldeak antolatuta, joskintza tailerra eskainiko dute herrian.

Eskuz zein makinaz arropak josten, moldaketak egiten, etxerako oihalak egokitzen edota bestelako joste-lanetan trebatu nahi dutenek orratza mugiarazteko aukera izanen dute. Urriaren 6an abiatuko dituzte saioak eta astelehenetan bilduko dira, 17:30etatik 19:30era.

Araizko Udaletxe azpiko lokalean bilduko dira. 

  • Informazio gehiago eskuratzeko edo izena emateko idatzi larbeleareuskaraz@iparmank.eus helbide elektronikora.
  • Prezioa: 50€