Aralar Irratia aurtengo Lekunberriko festetako Txupinazo txikian presente egon zen ere. Txupinazo txikia beti bezala, festen bigarren egunean botatzen da Haurren egunaren harira, goizeko 12:00-etan. Aurtengo jaurtitzaileak Eneko Jaurrieta Beloki, Iria Aguirre Lamoso, Irai Rodriguez Echarri, Nayara Acosta Oset eta Maitane Monreal Pellejero izan dira. Txupinazoa bota aurretik eta ondotik egon ginen protagonistak ezagutzen eta elkarrizketatzen. Emisioa osorik entzun dezakezu zuzenean entzuteko aukerarik izan ez bazenuen.