Mikro-ipuin lehiaketa eta tailerra antolatu dituzte Araitz eta Larraunen

Mailope Aldizkaria 2025ko urr. 15a, 10:54

Larraungo Euskara Batzordeak eta Araizko Euskaraz bizi taldeak mikro-ipuin lehiaketa eta tailerra antolatu dituzte Larraun eta Araitz ibarretan.

Mikro-ipuin lehiaketan parte hartzeko baldintzak, mailak eta sariak honako hauek dira:

Parte hartzaileak

Honako baldintza hauetakoren bat betetzen duten guztiek parte har dezakete:

  • Bizitokia Larraun eta Araitz bailaratan dutenek (LHko 5. mailatik Batxilergoko 2. mailara).
  • Ibarberri eta Araxes ikastetxeetan ikasten dutenek, bizitokia edozein dela ere (LHko 5 mailatik DBHko 2 mailara).
  • Amazabal institutuan ikasten dutenek, bizitokia edozein dela ere (DBHko 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara).
  • Bizitokia Larraunen edo Araitzen duen 18 urtetik gorako edozeinek.

 

Mailak
  • LHko 5. eta 6. mailetako ikasleena.
  • DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleena.
  • DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleena.
  • Batxilergoak eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleena.
  • 18 urtetik gorakoena.

 

Lanak aurkezteko epea
  • 2025eko azaroaren 14a.
  • Lanak aurkeztu daitezke Euskara zerbitzuan, edo e-mailez bidalita:
    larbeleareuskaraz@iparmank.eus
    (mezua: “Mikroipuinak 2025”, eta egilearen datuak gehituta).

 

Baldintzak
Lanak originalak, aurrez saritu gabeak, argitaratu gabeak eta euskaraz sortuak izanen dira.
  • Gaia librea izango da.
  • Luzerarik ez da ezartzen: mikroipuinen barrenean sartzen den edozein lan onartuko da.
 
Sariak
  • LH5-6, DBH1-2, DBH3-4, Batxilergoa eta Erdi Mailako Heziketa Zikloak:
    40 €-ko bono bat Lanbroa liburu-dendan, materialetan gastatzeko.
  • 18 urtetik gorakoak:
    100 €-ko bono bat Lanbroa liburu-dendan.

 

Sari banaketa eta argitalpena

Sari banaketa abenduan eginen da, ekitaldi publiko batean.
Euskara Batzordeak aurkeztutako lanak argitaratzeko eskubidea izango du, egileen izenak adieraziz.

Antolatzaileak: Larraun eta Lekunberriko Euskara Batzordea eta Araizko Euskaraz Bizi taldea.

 

Mikro-ipuin Tailerra Idoia Torregarairekin

Mikro-ipuin lehiaketaren harira, Idoia Torregarairekin mikroipuin tailerra ere antolatu dute.

  • Urriak 28, asteartea, 18:00–19:30
  • Gabari Gune Irekia
  • Izena emateko: larbeleareuskaraz@iparmank.eus
    16 urtetik gorakoentzat
 
Informazio gehiago eta oinarriak QR kodeetan daude erabilgarri:

Mikro-ipuin tailerra.

Mikro-ipuin lehiaketa.