Mikroipuin lehiaketa eta tailerra antolatu dituzte Araitz eta Larraunen

Mailope Aldizkaria 2025eko urriaren 15a

Larraungo Euskara Batzordeak eta Araizko Euskaraz bizi taldeak Mikroipuin lehiaketa eta tailerra antolatu dituzte Larraun eta Araitz ibarretan.

Mikroipuin lehiaketan parte hartzeko baldintzak, mailak eta sariak honako hauek dira:

Parte hartzaileak

Honako baldintza hauetakoren bat betetzen duten guztiek parte har dezakete:

  • Bizitokia Larraun eta Araitz bailaratan dutenek (LHko 5. mailatik Batxilergoko 2. mailara).
  • Ibarberri eta Araxes ikastetxeetan ikasten dutenek, bizitokia edozein dela ere (LHko 5 mailatik DBHko 2 mailara).
  • Amazabal institutuan ikasten dutenek, bizitokia edozein dela ere (DBHko 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara).
  • Bizitokia Larraunen edo Araitzen duen 18 urtetik gorako edozeinek.

 

Mailak
  • LHko 5. eta 6. mailetako ikasleena.
  • DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleena.
  • DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleena.
  • Batxilergoak eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleena.
  • 18 urtetik gorakoena.

 

Lanak aurkezteko epea
  • 2025eko azaroaren 14a.
  • Lanak aurkeztu daitezke Euskara zerbitzuan, edo e-mailez bidalita:
    larbeleareuskaraz@iparmank.eus
    (mezua: “Mikroipuinak 2025”, eta egilearen datuak gehituta).

 

Baldintzak
Lanak originalak, aurrez saritu gabeak, argitaratu gabeak eta euskaraz sortuak izanen dira.
  • Gaia librea izango da.
  • Luzerarik ez da ezartzen: mikroipuinen barrenean sartzen den edozein lan onartuko da.
 
Sariak
  • LH5-6, DBH1-2, DBH3-4, Batxilergoa eta Erdi Mailako Heziketa Zikloak:
    40 €-ko bono bat Lanbroa liburu-dendan, materialetan gastatzeko.
  • 18 urtetik gorakoak:
    100 €-ko bono bat Lanbroa liburu-dendan.

 

Sari banaketa eta argitalpena

Sari banaketa abenduan eginen da, ekitaldi publiko batean.
Euskara Batzordeak aurkeztutako lanak argitaratzeko eskubidea izango du, egileen izenak adieraziz.

Antolatzaileak: Larraun eta Lekunberriko Euskara Batzordea eta Araizko Euskaraz Bizi taldea.

 

Mikroipuin Tailerra Idoia Torregarairekin

Mikroipuin lehiaketaren harira, Idoia Torregarairekin mikroipuin tailerra ere antolatu dute.

  • Urriak 28, asteartea, 18:00–19:30
  • Gabari Gune Irekia
  • Izena emateko: larbeleareuskaraz@iparmank.eus
    16 urtetik gorakoentzat
 
Informazio gehiago eta oinarriak QR kodeetan daude erabilgarri:

Mikroipuin tailerra.

Mikroipuin lehiaketa.