Ttutturre kirol elkarteak igandean egin zuen irteera. Lizaratik Gabarditora egin zuten ibilbidea, batzuk ibilbidea luzatu zuten Bisaurin igoaz. Besteak Gabarditoko aterpetxean itxoiten zituzten bitartean, ibilbide motza egin zutelarik. Irteeraren berri izateko Idoia Igoa izan dugu gaurkoan irratian. Hurrengo irteera Larrunera eginen dute hilaren azken igandean.
Entzun elkarrizketa osorik hemen.