Atzo Nafarroako Tokiko Prentsaren IV. Jardunaldiak ospatu zituzten Otsagabian. Endika Iriso (La Voz de la Merindad), Erkuden Ruiz Barroso (Guaixe), Sandra Goldáraz (Entreto2 Valdizarbe), Unai Beroiz (Diario de Noticias), Guaixeko taldea eta Estudio Cayena izan dira Nafarpres Sarien II. Edizioko irabazleak. Horrez gain, Silvia Astizek eta Etxahun Larrinagak jaso dituzte Tokiko Prentsaren I. Eskola Lehiaketako sariak.
Egitasmo horretan Kazetari profesionalak, erakundeak eta hezkuntza komunitatea bildu ziren. Gainera, Aurtengo jardunaldia Otsagabian ospatzea erabaki zuten Mendixut aldizkariaren 25. urteurrena omentzeko, Nafarpres sortu zuen hedabideetako bat baita.
Saioa 16:30ean hasi zen Ana Olloren ongietorriarekin. Ondoren Javier Arakamak Euskarabideako zuzendariak, Arantxa Arregik Cederna Garalur elkarteko lehendakariak eta Sandra Goldarázek Nafarpres elkarteko lehendakariak jarraitu zuten. Geroago, tokiko prentsako profesionalekin mahai-inguru bat egin zuten eta sektoreak sufritzen dituen erronkak jorratu zituzten: belaunaldi erreleboa, prentsa inprimatuaren iraunkortasuna, informazio gabezia...
Jardunaldia amaitzeko, saridunen talde-argazkia egin zuten. Giro lasaian eta atseginean, izan zen, eta ekitaldi horrekin, Nafarpresek tokiko prentsaren lana ikusarazteko konpromisoa berretsi zuen.