Gure udalerrietako herritarrek ezin dute euskara erabili posta bulegora hurbiltzen direnean, bertan dagoen langileak ezin dituelako euskaraz atenditu. Gure herritarren hizkuntza-eskubideak aintzat harturik, Larraungo eta Lekunberriko Udalek eskaera bideratu dute Correosera, langile euskalduna bidali dezaten. Herritarrek ere baliatu dezakete euskaraz artatuak izateko eskubidea; horretarako, eskaera orria eskura izanen dute bi udaletan, nahi duen orok sina dezan.
Eskaera sinatu nahi baduzu, hurbildu zaitez Larraungo edo Lekunberriko Udalera azaroaren 30a baino lehen.
Sinadura emateko tartea pasata eskaera guztiak CORREOSera bideratuko dira.