Batetik, abenduaren 2an “Euskararekin jolasean” Sormen Tailerra (17:30–19:30) ospatuko dute. LH 2 eta 6. mailen artean dauden ikasleei zuzendutako ekintza izango da. Parte hartzaileek euskararekin jolastu eta sortzeko aukera izango dute. Izena eman nahi baduzu, jar zaitez Euskara Zerbitzuarekin harremanetan larbeleareuskaraz@iparmank.eus helbide elektronikora idatziz.
Bestetik, abenduaren 3an Mikroipuin Lehiaketaren sari banaketa (12:30) burutuko dute. Ekitaldia Aralar Musika Eskolako musikariek eta abesbatzak girotuko dute, eta Ibarberri ikastetxeko ikasleek mikroipuinak irakurriko dituzte.
Horretaz gain, ekitaldi berean, Korrikako materiala salgai jarriko dute.
Bi jarduerak Euskara Batzordeak antolatu ditu.
Animatu!