Mikroipuin lehiaketa ospatu zuten Larraun eta Araitzen

Mailope Aldizkaria 2025eko abenduaren 8a

Larraungo Euskara Batzordeak eta Araizko Euskaraz bizi taldeak Mikroipuin lehiaketa antolatu zuten Larraun eta Araitz ibarretan.

Argazkiak: Ainhoa Beraza. 

Sari-banaketa Araitzen, Araxes ikastetxean, abenduaren 2an izan zen. Saridunak hurrengo hauek izan ziren:

  • Lehen Hezkuntzan: Hodei Arregi eta Jokin Mitxeltorena.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan: Eder Salvatierra eta Ainara Arraztio.

Larraunen ordea, Gabari Gune Irekian, abenduaren 4an Euskararen Egunean ospatu zuten. Hala, saridunak hurrengo hauek izan ziren:

  • Lehen Hezkuntzan: Enara Etxarri.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan: Enara Irastortza eta Alvaro Zubitur .
  • Helduen kategorian: Aiora Irastortza.