Larraun eta Lekunberriko Gabonetako egitaraua aurkeztera etorri zaigu Aitor Perez, kultur teknikaria. Bihar hasiera emanen diote egitarauari argien piztutzearekin. Bolondresen balioa goraipatu du baita udal eta eragileen arteko elkarlana ere. Bide batez, Larraungo Kultur Mahaia martxan dela oroitarazi digu edozeinek parte hartu dezakegularik. Dei egin du herritarrek parte hartzera, beraz hau irakurtzen ari zaren hori, animatu zaitez Larraungo Kultur Mahaian parte hartzera.
Gabonetako argi lehiaketa martxan jarri dutela ere esan digu. Etxebizitzak, etxeak eta saltokiak hiru kategorietan banaturik sari dotoreekin kategoria bakoitzean. Informazio guztia hemen: https://www.lekunberri.eus/lekunberrik-2025-2026ko-gabonetako-argi-lehiaketa-jarri-du-abian/