‘EuskarAbentura’ espedizioan izena emateko epea ireki dute

Mailope Aldizkaria 2025eko abenduaren 22a

EuskarAbenturako gazteak mendian. Argazkia: EuskarAbentura.

EuskarAbentura espedizioan izen-emateko epea 2026ko martxoaren 2ra arte ireki dute. Plaza mugatuak dira eta hautatuen zerrenda 2026ko apirilak 22an argitaratuko dute.

EuskarAbentura 2009, 2010 eta 2011 urteetan jaiotako gazteentzat prestatutako espedizioa da. Lapurdi, Nafarroa Behera, Zuberoa eta diasporako gazteentzat.

Euskal Herriko txokoak, lagunak, bizipenak, euskara, abentura, kultura, historia, kirola, artea eta uda, primeran bizitzeko aukera bikaina izango duzu.  Beraz, hautagaitza aurkeztu nahi baduzu, proiektua eta aurkezpen bideoa bidali beharko dituzu.

 

Informazio gehiago: