Larraungo Haziak eta Riskitin abesbatzak bat eginen dute abenduaren 24an Larraungo herriak kantuz girotzeko goizean zehar. Goizeko 9:30-tan topaketa eginen dute Lekunberriko frontoian. Bertan antolatu eta kotxez igoko dira Alli, Oderitz eta Astitz herrietara. Azken honetan amaituko dute, 13:00-tan bazkaria eginen dutelarik Astitzko aterpean.