Lucas Navarro, Larraun Pilota Elkarteko pilotariak 36M frontoian 3. mailako buruz buruko txapela lortu zuen joan den larunbatean Zubiriko frontoian. M. Abadia (ARDOI) izan zuen arerio. Partidu gogorra jokatu zutela esan du. Emaitza 18-15 Navarroren alde izan zen azkenean. Irratian txapela eta domina ikusteko aukera izan dugu. Lucas ezagutu eta zoriondu dugu elkarrizketa honetan. Gainera, Aralar irratian lehenengo bideo-elkarrizketa izan da honakoa.
Zorionak Lucas!