Hodei Buldain, Bingen Beguiristain eta Xabier Arrieta Beti Kozkorreko jokalariak deitu ditu Nafar selekzioak beste behin UEFA eskualdeen arteko txapelketan aurrera egiteko. Final laurdenak jokatuko dituzte naparrek lehen aldiz. Euskadi izanen dute aurrean, 2005an txapelketa hau lehen aldiz jokatzen zen garaian garaile atera zirenak.
Hodei elkarrizketatu dugu gure jokalarien ordezkari gisa, biharko partidari begira prest daudela historia idazten jarraitzeko esan digu besteak beste.
Nafarroa - Euskadi
San Miguel Zelaia (Agoitz)
18:00