Agate bezpera eta Lekunberriko ihoteen egitaraua aurkeztera etorri zaigu Aitor Perez Mangado kultur teknikaria.
Agate bezperaren kantu erronda otsailaren 4an abiatuko da arratsaldeko 18:00tan. Ondotik, Aldatz eta Etxarri herriak ere bisitatuko direlarik.
Lekunberriko ihoteak otsailaren 6an eta 7an ospatuko dira. Egitaraua ikusgai dago baita mozorro leihaketarako oinarriak eta bazkariko menu eta tiketak ere.
Epeak:
Bazkarirako txartelak erosteko azken eguna: urtarrilak 30.
Mozorro leihaketan parte hartzeko izen ematea epea: otsailaren 4 arte.