Mattie Garaikoetxea Zubillaga izan dugu goizean irratian Araitz eta Beteluko etxebizitzen egoerari buruz hitz egiten. Gai honetan diarduen gazte taldearen ordezkari bezala etorri zaigu, egoera honi irtenbidea bilatu nahian baitabiltza bertako zenbait gaztek.
Araizko udalak argitaratzen zituen datuak abiapuntu eta aste kulturalean gai honi buruzko hitzaldian elkartu zirenak oinarri bezala, egoera aztertzen ari direla esan digu, beste errealitate batzuk ezagutzen eta aurrera pausoak poliki-poliki ematen.