Bi txanda izango dira:
- Ekainaren 23tik uztailaren 1era.
- Uztailaren 3tik 11ra.
Aurten ere ibiltaria izango da, eta Markina-Xemeindik Ondarroarako bidea egingo dute gazteek, Aulestin eta Berriatuan ere geldialdiak eginda.
Txanda bakoitzean 60 lagunentzako lekua dago. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea da udalekuen helburua.
- Informazio gehiagorako eta izena emateko, hemen duzue esteka: labur.eus/salto2026
Martxoaren 31 izango da izena emateko azken eguna.