Araiztarren % 64 errazago moldatzen dira euskaraz erdaraz baino

Mailope Aldizkaria 2026ko martxoaren 21a

Ba al zenekien 16 urtetik gorako araiztarren % 64 errazago moldatzen direla euskaraz erdaraz baino?

UEMAren eskutik, Araizko euskararen inguruko saio irekia egingo dute martxoaren 26an, arratsaldeko 18:00etan Arribeko Elorri Elkartean. Bertan, herriko datuak ikusiko dituzte, Euskal Herriko joerak aztertu, araiztarrek galdetegiaren bidez egindako argazkiari begiratu bat eman, eta denen artean datozen urteetarako erronkak eta egin daitezen ekintzak pentsatuko dituzte.

Horren ostean, merienda goxoa egingo dute.

Beraz, izena-eman nahi baduzu, sar zaitez hurrengo web-orrialdean: Izena-eman