11 egunez Euskal Herri osoa zeharkatuko du, beraz, adi egon, gure ibarretatik ere igaroko da eta. Bihar, martxoaren 23an izango da hori: Madotz (18:37), Astitz (19:03), Alli (19:23), Lekunberri (19:36), Lezaeta (20:34), Betelu (20:47), Arribe (20:54) eta Atallu (21:00).
Horretaz gain, abiatze ekitaldia, 24 orduko jarioa eta bukaera ekitaldia online ikusi nahi badituzu, sar zaitez hurrengo web-orrialdeetan:
- Abiatze ekitaldia hemen: https://youtube.com/live/V_xw9VEVr3U
- 24 orduko jarioa hemen: https://youtube.com/live/eQ30JLrsHK4
- Bukaera ekitaldia hemen: https://youtube.com/live/duBSxxIFNic
Ibilbidearen xehetasun guztiak KORRIKAren webgunean eta aplikazioan kontsulta daitezke. Aplikazioak, gainera, lasterketa zuzenean jarraitzeko aukera eskainiko du, geolokalizazioaren bidez, eta martxoaren 19tik 29ra eguneko bideokronikak eskainiko ditu. iOS eta Android gailuetarako doan eskuratu dezakezu.