Bigarren etapa Iruñean hasiko da eta 164 kilometroko ibilbidea izango du. Halaber, txirrindulariak arratsalde partean iritsiko dira eskualdera, mendiko etapa gogorra gainditu ostean.
Gure inguruko puntu garrantzitsuenetako bat Lekunberriko “sprint berezia” izango da (94. kilometroaren inguruan), eta pelotoia 15:30 – 16:00ak aldera iristea espero da (gutxi gorabeherako ordutegia). Handik aurrera, Irurtzunerantz jarraituko dute eta ondoren San Migel Aralarrera igoko dira.
Etaparen amaiera Mendukiloko haitzuloan izango da eta iritsiera 17:20ak aldera aurreikusten da; lasterketaren erritmoaren arabera aldaketak egon daitezkeen arren.

Trafiko mozketak eta gomendioak
Lasterketa dela eta, trafiko mozketak izango dira eskualdeko hainbat errepideetan; bereziki Lekunberri inguruan eta San Migel Aralarrera igotzeko bidean.
Segurtasun arrazoiengatik, baimenik gabeko ibilgailuentzat Uharte Arakileko igoera itxita egongo da. Halaber, Mendukiloko helmugara oinez edo bizikletaz bakarrik igo ahal izango da.
Antolatzaileek honako gomendioak partekatu dituzte:
- Joan-etorriak aldez aurretik planifikatzea.
- Autoaren erabilera saihestea ordutegi horietan.
- Antolakuntzaren jarraibideak errespetatzea.


