Ultzama-Larraungo AEK Euskaltegiko ikasleek parte hartu zuten ekimenean, eta herritarrek ere bertaratzeko eta parte hartzeko aukera izan zuten.
Saioan, Jabi Leozek –proiektuaren sustatzaileak– Lekunberrin kokatzen den txalaparta finkoa zer den azaldu zuen, eta ondoren, parte hartzaileek instrumentua jotzeko aukera ere izan zuten.
Ekitaldiak harrera bikaina izan zuen eta giro atsegina izan zen.