'Larraungo Sagardogintza' bideoak harrera bikaina izan du

Mailope Aldizkaria 2026ko maiatzaren 4a

Argazkia: Jabier Irigoien.

Atzo, lagunartean eta giro bikainean egin zen Larraungo Sagardogintza bideoaren aurkezpena. Jendetza bildu zen, eta bertaratutako guztiek azpimarratu zuten lanaren “kalitate handia”.

Egitasmoa auzolanean eta musu-truk sortu da, bakoitzak bere aletxoa emanez, eta Ondare Kultur Taldeak nabarmendu du emaitza “bikaina” izan dela.

Bideoa ikusi nahi baduzu, sartu hurrengo webgunean: https://www.youtube.com/watch?v=fYzYwjBczCI