ELKARRIZKETAK

Aurtengo Plazaola Ziklotur urte osoko egitarau zabalarekin aurkeztu dute

Aralar Irratia 2026ko maiatzaren 19a

Ziklotur Plazaola 2026 programa ireki, anitz eta orekatu gisa aurkezten da, bai bertako

herritarrentzat bai bisitarientzat pentsatua, erabilera, modalitate eta txirrindulari profil

ezberdinak integratuz urte osoan.

Urteko programa honen barruan, aurreko edizioetan harrera onena izan duen jardueretako

bat berreskuratuko da: Plazaola Bide Berdeko Ziklotur Martxa 2026. Ekimen honek berriz

ere lotuko ditu Iruñea eta Lekunberri Plazaolako Bide Berdearen bidez.

Martxa nagusia 2026ko ekainaren 20an izango da, Iruñeko Trinitarios parketik abiatuta,

goizeko 09:30ean.

Gainera, Bide Berdetik gertu dauden herrietako biztanleek ibilbidera hainbat puntutatik

batu ahal izango dute: Irurtzun: 12:00etan eta Latasa: 12:30etan.

Antolakuntzak autobus zerbitzua eta bizikleten garraioa eskainiko ditu Lekunberri eta

Iruñea artean. Parte-hartzaileek bi ordutegi aukeratu ahal izango dituzte: 08:30etan eta

17:30etan.

Gainera, martxak gidak izango ditu, eta bidean geldialdiak egingo dituzte, Plazaolaren

historiari eta bide berdeari buruzko azalpen interesgarriekin.

Izen-emateak

Martxan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da.

Informazio gehiago eta izen-emateak:

https://plazaola.eus/ziklotur-plazaola-2026/

Izen-ematearen prezioa 10 eurokoa izango da.