ELKARRIZKETAK

Autonomo eta enpresentzat doako formakuntzak antolatu ditu Mimukaiek

Aralar Irratia

Mimukaiko Lide Huizirekin hitz egin dugu autonomo eta enpresentzako prestakuntza-saio berrien inguruan. Formakuntzen helburua inguruko profesionalen eguneroko beharrei erantzutea da, eta bost saioetan hainbat gai landuko dira: forma juridikoak eta tramiteak, Gizarte Segurantza eta kudeaketa ekonomikoa, zergak, kontratazio aukerak eta tresna digitalak. Saioak doakoak izango dira Leitzako Mimukai zentroan, eta horrez gain, proiektu bakoitzari egokitutako banakako aholkularitza ere eskainiko zaio. Lidek ekimenaren garrantzia nabarmendu du, autonomoek eta enpresek beren proiektuak kudeatzeko ezagutza eta tresna praktiko gehiago izan ditzaten.