Odei Murugarrenek aurtengo udako bisitarien inguruko datuak eman dizkigu. Albiste ona da: iaz baino 500 bisitari gehiago izan ditugu gure inguruan, eta horrek erakusten du Plazaola eta gure bailarak gero eta interes handiagoa pizten dutela kanpotik datozenen artean. Bisitarien jatorriari dagokionez, gertuko zein urruneko lekuetatik etorritakoak izan ditugu; bitxikeria gisa, Taiwanetik etorritako familia bat ere izan da aurten gure artean.