Ene Kantak taldeak abentura berri bat jarri du martxan: Amagoia Dragoia. Haurrei eta familiei zuzendutako proiektu berriak hiru osagai nagusi ditu: Nerea Urbizuk idatzitako eta Mikel Santos «Belatz»ek ilustratutako Amagoia Dragoiaren ezkatak liburua, Erdi Aroan girotutako bost abesti berri eta izen bereko musika-antzerkiko ikuskizuna.
Oraingo honetan, Ene Kantakeko pertsonaiak denboran atzera egingo dute, Erdi Arora, Amaiur herrira. Bertan, agintarien eta herritarren arteko bidegabekeria eta desberdintasun egoerei aurre egin beharko diete, elkarlana, elkartasuna eta adiskidetasuna ardatz hartuta.
Istorioaren bidez, emakumeek Erdi Aroko gizartean izan zuten garrantzia ikusarazi nahi dute, baita berdintasuna, justizia, natura errespetatzea eta auzolanaren balioa bezalako gaiak landu ere. Euskararen erabilera sustatzea eta txikienei kantaren, dantzaren eta jolasaren bidez ikasteko aukera eskaintzea dira proiektuaren beste helburu nagusiak.
Amagoia Dragoia – Emanaldien agenda
Azaroak 8, igandea
Antsoain - SARRERAK AGORTUAK
Antsoaingo Antzokia
18:00
Azaroak 13, ostirala
Irun
Amaia KZ
18:00
Abenduak 12, larunbata
Tolosa
Leidor Antzokia
17:00
Abenduak 22, asteartea
Bilbo
Euskalduna Jauregia
17:00
Abenduak 28, astelehena
Tafalla
Kultur Zentroa
18:00
Urtarrilak 2, larunbata (2027)
Iruñea
Baluarte
17:00
Urtarrilak 9, larunbata (2027)
Donostia
Victoria Eugenia
16:00 eta 18:30
SARRERAK: https://enekantak.org/agenda/