BIDEO-ELKARRIZKETAK

50 urte bete eta Bai Euskarari saria jaso du "Mendiak eta Herriak" gidari agentziak - Elkarrizketa Felipe Uriarterekin

Aralar Irratia 2026ko uztailaren 2a

1976 urtean sortu zuen Felipe Uriarte Camarak "Mendiak eta Herriak" mendiko gidari agentzia euskalduna. Euskal Herrian sortu zen lehena izan zen eta gainera, euskaraz. Aralar Irratian izan dugu Felipe ez bakarrik mende erdia bete dutela ospatzeko, "Bai Euskarari" saria jaso dutelako ere.

Kontu ugariz aritu gara Feliperekin, hasiera haietaz aritu gara, gaurko kontuetaz, egun martxan dituen beste bi proiektuetaz: "Oxigenoa Euskarari" eta "Urmuga". Baina baita datozenetaz ere, Felipe geldirik egon ezin den hoietako bat baita. 

Ikusi elkarrizketa osorik hemen.