Gaur arratsaldean Larraungo Printzan "Muxutruk" eginen dute 17:00-tatik aurrera. Arropa, jostailuak, etab. hartzeko une aproposa dela esaten digu Garazi Morenok, Printzako kideak. Muxutruk dioten bezala, edozein hurbildu daiteke eta bertan dagona hartu. Arropa mota ezberdinak, oinetakoak, jostailuak, mahai-jolasak, bizikletak etab.
Ikusi bideoa hemen: https://www.instagram.com/reel/DR-RFyGjLd_/?utm_source=ig_web_copy_link&igsh=MzRlODBiNWFlZA==