ELKARRIZKETAK

Gaur abiatuko da “Tortura Mendialdean” hiru ekimeneko zikloa

Aralar Irratia 2026ko maiatzaren 15a

Nafarroako Torturatuen Sareak eta Egiari Zor Fundazioak azken hamarkadetako inpunitatearekin amaitzeko eta tortura pairatu duten herritarrei aitortza egiteko hiru ekimeneko zikloa abiatuko dute.

Amparo Arangoa Satrustegi atxilotu, torturatu eta ospitaleratu zuten egun berean, 50 urte beranduago, aurkeztu dute astearte arratsalde honetan Leitzan Nafarroako Torturatuen Sareak eta Egiari Zor Fundazioak torturaren inguruan abiatuko duten lanketa. Azken hamarkadetako inpunitatearekin amaitzea, torturatuen errealitatea argitara atera eta nazioarteko estandarren arabera torturaren biktima izan diren Mendialdeako herritarren egiarako, justiziarako, erreparaziorako eta ez errepikatzeko duten eskubidean sakondu nahi dute.

Herritar orori dei egin diote antolatutako ekintzetan parte hartzeko. Maiatzaren 15ean, 19.00etan Larraungo Gabari Gune Irekian: ‘Arg(h)itzen’ dokumentalaren emanaldia izango da. Maiatzaren 22an, arratsaldeko 18:30etan Leitzako udaletxean “Tortura: begirada historiko eta judiziala” solasaldia Amaia Izko abokatuaren eta Iñaki Egaña historialariaren eskutik. Eta hirugarrenik, aitortza ekitaldia egingo da maiatzaren 31ean, eguardiko 12.00etan Leitzako Herri Aretoan, “Minek ez gaitzatela lotu, jarrai dezagun hegan” izenburupean.

Erlazionatuak