60 lagunek parte hartu zutela esan digu eta beraz auzolanak indar handia izan duela sortzeko prozesu guztian zehar. Haien artean ditugu: Anne Lukin (ikasle ohia), Maite Txurruka (ikasle ohia eta irakaslea), Motxila 21 taldeko Ainhoa
Lizarraga eta Andoni Zilbeti (ikasle ohiak), Ionan Peñalver (ikasle ohia), Julen Leuza (ikasle ohia) Hutsun Txalaparta (ikasle ohia Mikel Urrutia eta Anai Gambra), Paz de Ziganda ikastolako korala eta Paz de Zigandako helduen korala. Besteak beste ere Eñaut Elorrieta, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Claudia Rodríguez (Goxua 'n Salsa), Imanol Viñarás (Raimundo el Canastero) eta Oihana Fernández (Afu). Haizeak Goxua 'n Salsa-ko taldekideak dira, Jorge Sánchez kitarrista eta Xanti Etxeberria baxujolea.
Bideokliparen grabaketa Diego Azanzaren zuzendaritzapean grabatu da. Bera ere ikasle ohia da eta ikastola grabatzeaz gain inguruatzen duen Atarrabian ere grabatzea erabaki zuten.