Larunbatean Aldatzen sagardogintzaren lehenengo eguna ospatuko dute

Aralar Irratia 2025ko urr. 16a, 13:32

Larunbatean sagar bilketa eginen dutela kontatu digu Javier Irigoienek Ondarea kultur taldearen partetik. Beraiekin batera Lekunberriko Txalapartariek ere parte hartuko dute. Bertara hurbilduko direnak baserritarrez jantzita joatea animatu dituzte. Asmoa goiz horretako bideo bat grabatzea delako. Izen ematea whatsapp bidez izan behar du Jabi edo Javierren telefono zenbakietara.

Larunbatean, urriaren 18an, goizeko 10:00etatik 12:00etara, sagar bilketa egingo dute. Aldazko plazan bilduko dira, goizeko 10:00etan. Bigarren eguna, urriaren 25ean izanen da. Egun nagusia izanen da eta parte-hartze handiago espero den eguna dela kontatu digu Javierrek. Goizetik, sagardoa egiteko prozesua (kirikoketa, dolarea, etab.) landuz, jai giroan murgilduko dira.

Urriaren 18an, parte hartu nahi baduzu adierazi whatsapp bidez, hauetako edozein telefonora idatziz:

  • Jabi Leoz 647116938 (Larraungo Txalapartariak)
  • Javier Irigoien 696000977 (Ondare Kultur Taldea)