"Atallu Irratiak" Arruñe Elkartetik emititu zuen zuzenean humore saio inprobisatua

Mailope Aldizkaria 2025ko urr. 20a, 06:12

Esti Curiel eta Lorena Arangoaren eskutik 'Inpro... Irratia' izeneko antzezlana.

Pasa den ostiral arratsaldean, urriak 17, Esti Curiel eta Lorena Arangoaren eskutik "Atallu Irratia" martxan jarri zuten Araitz eta Beteluko Berdintasun Mahaiak antolatuta.

Bertaratu zirenek, aurretik zerbait jan eta edateko tartea izan zuten giroan sartzeko. Bitartean antolatzaileek gaiak eta pertsonaien izenak eskatu zizkieten, horien gainean irratsaio inprobisatua prestatzeko.

Berriro ere Lorena Arangoak, aldi honetan Esti Curiel zumaiarraren laguntzarekin, bailarako herritarrak barrez lehertzen jartzeko duen abilezia erakutsi zuen.

Irratsaioak saio ezberdinak izan zituen ordubetean zehar. Emisioa sukaldaritza saio batek hasi zuen, patata tortillaren inguruko debate sutsu batekin. Rantxeren saioan Luismari butaneroaren bisita izan zuten 'Pakita la del Barrioren' abestiekin. Amy Winehouse ere etorri zen 'Momentu Paranormalak' saioan, hil ondoren denek euskara ikasten dutela jakitera eman zuen. 'Kristauen Txokoan' C3PO (edo euskaraz Zepo) androidearen bisita, haur hiperaktiboak, modari buruzko 'pjojamak', ministroak eta Anabel artzaina era han izan ziren.


Lorena eta Estik muntatzen duten 'Inpro... Irratia' humore saioa beste nonbait ikusteko aukera baduzue, zoazte, ez zaizue damutuko.