#EuskarariPuzka Errigoraren kanpaina azaroaren 13 arte du saskia eskatzeko epea

Aralar Irratia 2025eko azaroaren 4a

Aintzane Ariztegi Barrenetxerekin hitz egin dugu gaur goizean. Bera Errigorako komunikazio arduraduna da eta kanpainaren nondik norakoaz hitz egin digu. Astebete falta da saskia eskatzeko epea amaitzeko, beraz garaiz zaudete oraindik zuena eskatzeko. Hiru aukera saski dituzue hiru prezio ezberdinekin. Saskien irabazitakoaren %25-a, Nafarroako hego eta erdialdean euskarari ekarpena egiten dioten eragileentzat izanen da: Agerraldia, AEK, Ikastolak eta Sortzen.

Web orrian saskia eskatu daiteke: https://www.errigora.eus/index.php/es

Interneten bidez eskatu ezinez gero, gure kasuan Lekunberriko AEK euskaltegian ere eskatu dezakegu. Egin zure ekarpena Errigorari.