Korrika aurkeztera etorri dira Larraungo AEK-ko kideak (Jone Gabari Satrustegi eta Bea Buldain Etxarri)
"Euskara Gara" lelopean Korrika ospatuko dute martxoaren 19-tik 29ra Atharratzetik Bilbora.
Ibilbidearen berri urtarrilean emanen dutela esan digute baita herri batzordearen lehen bileraren berri laister emanen digutela ere. Abestia ordea, abenduaren 11-an kaleratuko dutela aurreratu dute, "oso martxosoa" delarik.
Parte-hartzeko hainbat bide daudela ere esan digute, korrika eginez besterik gabe jada parte hartu dezakegu. Baita ekarpen ekonomikoak eginez, transferentzia, bizum edota euskaltegian salgai dituzten arropak erosiz ere. Aurten nobedade bezala, galtzerdiak eta guzti!
Errigora omendua izanen dela kontatu digute ere. Entzun elkarrizketa hemen.