Diseinua Intzako Saralegineko Garikoitz C. Muruak egina da. Malloko tontorren profila, kufiyaren estanpatua eta Palestinako banderak osatua. Zuk ere zurea lortu nahi baduzu Araizko eta Beteluko Kulturaldiko edozein ekitalditan erosteaz gain, Araizko Udalaren web orrialdeko galdetegia bete dezakezu.
- Kamisetek: 20€
- Poltsek: 10€
- Banderolak eta Gernika-Palestinako zapiak: 5€ (bakoitza)
Kasu guztietan borondatezko ekarpen gehigarri bat egitea ere asko eskertuko dute antolatzaileek.
Bildutako dirua, Yala Nafarroa eta Mundubat GKE bidez, UPWC (Palestinako Emakumeen Batzordeen Batasuna) eta UAWC (Nekazaritzako Langileen Batzordeen Batasunari) bidaliko zaie.
