Abenduaren 27an, euskararen aldeko “Pizkundea” antolatu dute Bilbon

Aralar Irratia 2025eko abenduaren 23a

Aingeru Mimenza (Euskalgintzaren Kontseilua) elkarrizketatu dugu gaurkoan irratian. Abenduaren 27a data garrantzitsua izango da euskaltzale guztiontzat. Euskaltzaleon komunitate sentimendua sendotu eta arnasa kolektibo bat izango da, Pizkunde berri baten premia irudikatzeko momentu sinboliko bezain garrantzitsua. Eta Pizkunde horretarako bidean etorriko diren beste mobilizazio batzuen abiaburu. Euskararen etorkizuna jokoan dagoen honetan, euskaltzaleon garaia da. Biltzekoa. Elkarrekin arnasa hartzekoa.

Abenduaren 27an 17:00 Bilbo Arenan.

https://pizkundea.eus/

SARRERAK HEMEN EROSI