Aitor Perez Mangado, Larraun eta Lekunberriko kultur teknikaria izan dugu gaur goizean irratian. Gabonetako egitarauaren balorazioa egin digu. Positiboki baloratzen ditu Aitorrek, nahiz eta oraindik ez duten balorazio ofizialik egin. Jendearen parte-hartzea lortu dela aipatu digu baita Errege egunean eta Olentzero eta Mari Domingi etorri ziren kalejira egunetan ere.
Honetaz gain, ihoteak gainean ditugula ere aipatu digu.
Lekunberriko inauteriak otsailak 6 eta 7 ospatuko direla ere esan digu.
Hauei begira, bihar, hilak 13 arratsaldeko 18:00-tan Lekunberriko Udaletxeko batzar aretoan bilera irekia eginen dute ideiak, proposamenak eta antolaketa lantzen hasteko. Denak bertaratzera eta parte-hartzera animatu gaitu.