Hodei Lizarraga eta Iñigo Goikoetxea izan ditugu goizean irratian ostiralean eginen den bilera irekiaren berri ematen. Pediatra zerbitzurik gabe jarraitzen dute eta aurrera pausoak eman nahi dituzte egoera honi aurre egiteko. Deialdia eskualde osora zabaldu dute ez bakarrik Lekunberri, Larraun, Araitz eta Betelu kaltetzen dituen egoera baita hau.
Ostiralean hilak 13 Lekunberriko udaletxean ("txiki-park") arratsaldeko 18:00tan izanen da.