Euskal abizenak badituzu baina agiri ofizialetan erdal grafiarekin idatzita badituzu, euskaratzea oso erraza da; erroldatuta zauden udaletxean egin dezakezu, ondoko agiriak aurkeztuta:
1.- Nortasun agiriaren fotokopia
2.- Jaiotza ziurtagiria
3.- Errolda agiria
4.- Familia liburua (seme-alabarik baduzu edo ezkonduta bazaude)