Bazkideentzako eduki esklusiboak partekatzen hasi gara!

Mailope Aldizkaria 2026ko ekainaren 11

Mailopen urrats berri bat eman dugu: bazkideentzako eduki esklusiboak sortu, igo eta partekatzen hasi gara. Bazkideek bideo-elkarrizketak, erreportaje bereziak, albisteak, argazkiak eta bestelako edukiak lehentasunez eskuratzeko aukera izango dute.

Izan ere, harpidetuen laguntzak babesten du gure proiektu komunikatiboa. Horregatik, Mailope indartzen jarraitzeko eta tokiko komunikazio independentea sustatzeko, bazkide egitera animatu nahi zaitugu.

Urtean 50 euro baino ez dira; egunean 14 zentimo inguru. Gainera, zure ekarpenak aukera ematen digu informatzen, kontatzen eta herriaren ahotsa zabaltzen jarraitzeko.

Egin zaitez bazkide:
mailope.eus/egin-kide
info@mailope.eus
660 476 041

14 zentimo egunean, Mailope urte osoan!

Mila esker gure komunitatea indartzen laguntzeagatik!