ELKARRIZKETAK

Martxoaren 23an iritsiko da Korrika gurera Madotzetik Betelura arratsalde osoan zehar

Aralar Irratia 2026ko urtarrilaren 15a

Martxoaren 23an gurera iritsiko da Korrika. Arratsaldeko 18:37 inguruan Madotzera iritsiko da Irurtzundik, portua igo eta gero, Larraunen sartuko da Korrika. 19:03tan Astitzera iritsiko da, Alli zeharkatu eta Lekunberrira jaitsiko da 19:36tan. Ordubete emanen du Lekunberri zeharkatzen, 20:34 Lezaetara iritsiko da. Zulora behera eginen du Korrikak eta 20:47tan Betelura sartuko da. Azken bi herriak, Arribe eta Atallu zeharkatu eta Lizartzara jarraituko du bere bidea Korrikak.

Astelehen eta asteartean Larraungo AEKn eta Araizko Udaletxean hurrenez hurren izanen dira aurkezpenak eta korrika batzordeen osaketak. 

Jone Gabari Satrustegi (Larraungo AEK).

Erlazionatuak

24. KORRIKAren ibilbidea prest da

Mailope Aldizkaria urt 12 Mailope