Tradizioa, auzolana eta kudeaketa profesionala ezinbestekoak dira Araitz eta Beteluko hilerrietan

Imanol Iriarte (Arribe) eta Lontxo Zubillaga (Betelu). mar 26 Araitz   Betelu

Garai batean, norbait hiltzen zenean, alargunak eta senideak beltzez janzten ziren. Horrekin haien dolua adierazten zuten eta iraupena senidetze-mailaren araberakoa izaten zen.  Etxean gorpua beilatu, hileta-elizkizuna egin, eta gorpua hilkutxan lurperatzen zuten, herriko edo hiriko hilerrian. Gaur egun, berriz, hainbat ohitura eraldatzen ari dira. Orain ia inork ez du lehen bezalako dolurik egiten, eta gero eta gutxiago lurperatzen da.

Arribeko Plaza, Araitz